Teknifikazio ikastaro arrakastatsuak

Aste Santuak ikasturtean sortarazten duen geldialdia aprobetxatuz, Egia K.E.-k teknifikazio ikastaroak antolatu ditu Egia eta Amara auzoko ikastetxetan. Guztiz arrakastatsuak izan dira eta bertan alebin eta gaztetxoen kategorietako 47 neska-mutilek parte hartu dute. Ikastaroa Egia klubeko jokalariek eta kolaboratzaileek eman zuten apirileko 23tik 26arte.

Klubeko zuzendaritzakoek azaltzen duten bezala: Eskubaloiak atxikituak dituen baloreak -lehiakideri errespetua, konstantzia, lana eta noski, dibertsioa- teknifikazio kurtsoak “auzoentzako ekarpen” bat bezala ulertzen da.

Ikastaro hauen arrakastari dagokionez, “Azken finean, klubaren proiektua auzoko hainbat saltoki txikien  laguntzari, bazkide eta auzoko boluntariori esker gauzatzen da; beraz, teknifikazio ikastaro hauen bidez gaztetxoei eskubaloia eta kirolaren baloreak sustatuz, auzoak guri ematen digun laguntzaren ordainetan auzoari konpentsatzea da”, Egia K.E.-ko lehendakariak, Hodei Arzak, azaltzen duen bezala.

Egiako auzo inguruan dauden eskoletako Zurriola, Aitor eta Orixe ikastolak eta Zuhaizti, Maria Reina, Salesianos eta Mudaiz ikastetxetako gaztetxoak parte hartu zuten Egiako polikiroldegian egin zen ikastaroan. Gauzak horrela, Egia auzoari zor dion begiruneaz gain, eskubaloiko klubak ikastaroa Amara Berrira eraman zituen eta bertan 20 neska-mutilek parte hartu zuten.

Klubeko filosofiaren adierazle garbiena Teknifikazio ikastaro  hauek klubeko boluntario eta jokalariak zuzenduak izan zirela, egiturako parterik oinarrizkoena zeren hauek gabe ezinezkoa izango litzateke egunerokotasunari eustea. Eurek gabe, azken denboraldi honetan Egiako klubak ezin izango zuen 16 ekipo 200 jokalari baino gehiagoekin eta 40 entrenatzaile eta delegatu atera, eta are gutxiago kirol eta klubeko balore guztiak auzoa eta hirian transmititu, entitatearen helburu printzipalak .

Neska eta mutil arteko berdintasuna

Beste alde azpimarragarria Teknifikazio ikastaroko partizipazioan neska eta mutil arteko berdintasuna izan da, Egia K.E.ko  helburua printzipaletariko bat. Klubean fitxa federatuak dauden  %40 emakumezkoak dira, 100 jokalari gutxi gora-behera eta bost ekipo desberdin senior kategorian.

“Generoen berdintasuna aurkitu nahi dugu gure auzo eta gizartean, gure klubean, hau da gure beste oinarrizko helburu bat; beraz, teknifikazio ikastaroan hori lortzeko bidean gaudela ikusteak oso berri pozgarria da” argitu zuen Egia klubeko lehendakariak.

Azpimarratu beharra dago, Gipuzkoako txapelketa fasea bigarrena sailkatu ondoren, Egia K.E.ko emakumezko senior ekipoak Euskadiko Txapelketan igoerako fasean bigarren sailkatu zela, ezin izan zuen igoera lortu baina orain arteko historia laburreko denboraldi onena gauzatu du. Adibide bat gehiago gauza berdina  adierazten duena Egia K.E., auzoa, berdintasuna eta kirol arrakasta izateko, bakarrik lortuko dela, elkarri eskutik hartuak joaten badira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude