Egia K.E. eta Petritegi babesle akordioren berri ematen dute emakumezko eskubaloia sendotzeko Donostian

Egia K.E. eta Petritegi babesle akordioaren berri eman dute eta gaurtik aurrera, Astigarragako sagardotegia  Egiako Senior emakumezkoen babeslea bilakatzen da. Datorren denboraldian, Egia Petritegi, bezala izendatua izango den taldea, gaur egun, Gipuzkoako Txapelketan bigarrengo postuan sailkatu ondoren, Euskadi Txapelketako igoera fasea lehiatzen ari da.

Egia klubeko lehendakariak, Hodei Arzak, “Petritegiri eskerrik zintzoenak” ematen  dizkio, batez ere, akordio honekin “gure emakumezkoen proiektua sendotzeko urrats bat gehiago da, urtetik urtera jolastokietan eta orokorrean emaitza hobeak eskuratzen ari dira eta klubean pisu gehiago eman nahi diogu”.

Gauzak horrela, Kopidinekin batera -gizonezko lehen ekipoko babeslea eta  orain arte emakumezkoena ere-, Petritegi Egia eskubaloiko babesle garrantzizkoena bilakatzen da. Bi enpresa hauei esker eta auzoko beste hainbat komertzio, denda eta hotelaritzako entitateekin egindako hainbat babesle akordioak medio, Egia K.E.  beste urte bat gehiago, behintzat, 200 jokalari gutxi gora-behera 16 ekipotan eta 40 entrenadore eta delegatu ateratzeko helburua gauzatuko du.

Kirol egitura guzti honek ahalegin ekonomiko handia eskatzen du eta 100.000 € baino gehiagoko aurrekontua, orokorrean ia-ia dena mediku azterketak, lizentziak, arbitrajeak, pertsona teknikoak, bidaiak, kudeaketak, e. a., gastuak ordaintzeko erabiliko da.

Lehen ekipo emakumezkoa

Klubeko lehendakariak gaur adierazten zuen bezala, Petritegi bezalako babesle bat gaur egun Egia K. Elkartera iristea, klubeko emakumezko proiektua finkatzea suposatzen du, azken urteotan senior emakumezkoen taldeekin bideratua egon dena, aurrerantzean Egia Petritegi deituko da. Azken urte honetan, orain arteko emaitzarik onenak lortu dituen ekipoak: Gipuzkoako txapelketan bigarren amaitu zutenak -bakarrik Usurbil K. E. atzetik-, egiako ekipoa Euskadi Txapelketako igoera fasea lehiatzen ari da, bigarren sailkatuak daude, baina jadanik igotzeko aukerarik gabe.   

Hala eta guztiz, ekipo gaztea izanik, etxeko entrenatzailea -Mikel Royo, gizonezko lehen ekipoko jokalaria- eta proiekzio handiko jokalariak, senior emakumezko ekipoak bere heldutasuna eta garapenekin jarraituko du datorren denboraldian, eta agian aurten ihes egin dion  igoerak hurrengoan eskuratu lezake.

June Ruiz de Gaunaren kasuekin bezala, Euskadiko selekzioko ohizko deialdietan konbokatua izan dena eta, 18 urteekin, aurtengo denboraldian senior emakumezkoen artean erreferente dena, etorkizunean Egia K.E.-ko emakumezko ekipoaren arrakasta  begi bistan dago.

Harrobia eta etorkizun oparoa

Gauzak horrela, Egia K.E.-ko emakumezko proiektua ez da senior ekipoan bakarrik oinarritzen, gazte kategorian baizik, kadete eta gaztetxoen lau ekipo ditu eta Egia Petritegi ekipoaren etorkizunaren gain baditu emakumezko 100 jokalari gutxi gora-behera, klubeko kirolarien orokorretik  bataz beste %40 suposatzen duelarik.

Azpimarratzekoa da, nola orain denbora gutxi, Egia Seikar gazteen emakumezko ekipoa Federazioko Txapelketan  txapelduna izan dela eta Euskadiko Txapelketan lehiatzeko igoerako fasea lortu duela. Ereintza, Zuazo eta Aloña Mendi ekipoekin lehiatutako ligan igotzera ez lortu arren, egiako jokalarien denboraldia klubeko historian izan den denboraldirik onena bezala geratu da eta emakumezko proiektuak zein etorkizun oparoa duen adibide bat gehiago besterik ez da.

Bestalde, Egia K. E.-ko kadete eta gaztetxo ekipoek, alebin mistoak bezala, gehienak, euren partiduak lehiatzen jarraitzen dute, emaitza desberdinekin. Hori bai, etxeko gazte eta senior ekipoak guztientzako klubeko bi erreferente dira, eta aurten emakumezko eskubaloia klubeko proiektu buru bilakatu da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude