
Fenix Toulouse taldeak 25. Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa irabazi zuen atzo Bidasoa-Irunen aurka jokatutako finalean (25-26). Iazko edizioan ez bezala, aurten Toulouseko taldeak Bidasoa menderatzea lortu zuen, bigarren zatian bikain jokatu eta gero, defentsan batez ere. Lehenengo zatian Bidasoa aurretik joan arren (14-12 atsedenean), ezin zuen gainditu Toulouseren bigarren zatiko defentsaren intentsitatea. 3. eta 4. postuen partidan, Anaitasunak irabazi zuen LogroƱo-La Rioja taldearen aurka, berriz ere gol bakar batengatik.
25. edizio honen balorazioa ezin hobea da, bai kirolaren eta bai antolakuntzaren ikuspuntutik. Azpimarratzekoa da partida guztien kalitatea eta parekotasuna: gol batekoa izan da diferentziarik handiena partiden amaierako markagailuetan!