Petritegira bisitan

Eskubaloiko denboraldiaren bi herenak bete ondoren, eta EGIA PETRITEGI emakumezko taldeak daraman ibilbide bikaina ospatzeko, Petritegi sagardotegia bisitatzera animatu gara. Edozein motibo edo aukera ederra da lagunarteko giroan sagardo goxoa dastatuz Petritegin elkartzeko, are gehiago, horrenbeste ahalegin, esfortzu eta ilusio jarri ondoren emaitzak laguntzen badute.

Halere, emaitzak aitzakia polit bat besterik ez dira izan Petritegi sagardotegiari eskerrak emateko eta une atsegin bat beraiekin konpartitzeko. Benetan oso garrantzitsua da Petritegi bezalako entitateek erakusten duten konpromisoa, hurbiltasuna eta laguntza herritako gazteen kirolarekin eta, batez ere, emakumezkoen kirolarekin. EGIA K. E.-aren ibilbide luzea jende, jokalari, guraso eta entitate askori esker posible izan da eta denei eskertu nahi diegu; baina oraingo honetan Petritegiren laguntza da bereziki eskertu nahi duguna, unerik aproposenean eta egokienean kirolean berdintasunaren aldeko sostengua eman digulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude