Nazioarteko Egia Torneoa datorren urtera atzeratzen da

Koronabirusaren eraginagatik eta arriskuak saihestearren, pena handiz, NAZIOARTEKO EGIA TORNEOA aurten ez egitea eta datorren urtera atzeratzea erabaki dugu. Hau bezalako torneo handi baten eskakizun guztiak asko aztertu ondoren (nazioarteko bidaiak, osasun frogak, harmailatako murrizketak, antolaketako protokoloak, ekitaldiaren osagarriak antolatu ezina: taberna, zozketak, e.a.), 25 urte daraman Torneoa babestu behar genuen,  jarraipena arriskuan jarri gabe, eta arduratsu jokatzearen apustua egin dugu.

2019ko torneoa. Arg.: Larra.

Aldi berean, barkamena eskatu nahi dizuegu urtero, leialtasun osoz, torneora etorri zareten guztioi. Berdin, auzoko eskubaloi zaleei, klub babesleei, bazkideei, jokalariei, gurasoei, elkarteei, e.a. Eta bereziki, urtetan Egia Torneoan parte hartu duten entitate eta ekipo guztiei. Mila esker guztioi!

Espero dugu ulertuko dituzuela sortutako eragozpenak eta ziur gaude datorren urtean, indarberritutako Torneoan, berriro elkar ikusiko dugula.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude