TEILA FABRIKA: EGIA KE-entzako etxe, babes eta aterpe

Denboraldi luzetxo bat isilik eman ondoren, EGIA K E ingurumari guztiei barkamena eskatu nahi diegu. Ez da borondate faltagatik izan, ezta ere, EGIA-KIDEEKIN ahaztu garelako, baizik egoerak absorbatu egin gaituelako. Eta ezer baino lehen, berri pozgarria zabaldu nahi dugu: 2020-21 denboraldian EGIA K E-ak TEILA FABRIKA babesle berria estreinatzen du.

Egia Teila Fabrika, Estatuko 1. Mailako taldea.

TEILA FABRIKA gaur egungo lanerako eta elkartzeko espazioa da; euskal kultura, pertsonak, ideiak eta proiektuak bultzatzeko xedea du.  Bere ezaugarri nagusienak honela nabarmentzen ditu “Guztion artean komunitatea sortu eta eragile ezberdinen arteko sinergiak eta elkarlana sustatu nahi ditugu”.

Horregatik, eta Egia auzoko sozialarekin lotutako proiektua delako, EGIA K E-ak bat egiten dugu elkar sortarazten duen sinergiekin, modu naturalean. Eskubaloi ekipoetan auzoko jokalari-familia ugari murgilduta gaudenez, Donostia eta gure klub inguru guztiari zabaltzen diogu gure konpromiso eta elkarlana.

Honekin batera, aurretik doaz gure eskerrik zintzoenak ematen digun laguntza paregabeagatik, eta espero dugu, aurrerantzean ibilbide luzea bezain oparoa izatea gure lankidetza.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude