DENDA ONLINE-a!!

Teila Fabrikari esker, aurten denda online-a egin da.

Badira urte batzuk Egia Eskubaloiak haren arropa propioa saltzen duela, jokalariei eta ez jokalari ez direnei ere. Aurten, Teila Fabrikak denda online-aren ideia komentatu zigun eta ideia paregabea zela iruditu zitzaigun.

Batera lan egin ostean, hementxe duzue eskuragarri Egia Eskubaloiaren arropa. Momentuz, kaleko arropa soilik atera dugu, baina gauza berriak egiteko asmoa dago!

Web orrialde honetan https://serigrafia.eus/shop/teila/eu/208-egia-ke arropa aurki eta erosi dezakezue!

NAZIOARTEKO EGIAKO TORNEOA

(EUSK)

Berri onak! Aurten bai, aurten itzuliko da Egiako Nazioarteko Txapelketa. Aurtengo edizioan, 26.-na, talde hauek ikusi ahal izango ditugu: Bidasoa, Anaitasuna, Logroño, Nantes, Super Amara Bera Bera eta Merignac.

Talde hauek ikusteko aukera izateaz gain, gure taldeak ere izango ditugu, Ereintza emakumezkoen senior mailan eta Amenabar Zarautz mutilen senior mailan.

(CAST)

Buenas noticias, este año sí, este año tenemos de vuelta el Torneo Internacional de Egia. En esta edición, la número 26, podremos ver a los siguientes equipos: Bidasoa, Anaitasuna, Logroño, Nantes, Super Amara Bera Bera y Merignac.

Además, contaremos con nuestros equipos senior que se enfrentarán a Ereintza en categoría senior femenino y contra Amenabar Zarautz en categoría senior masculino.

Gaztetxoekin ilusioak partekatzen

Zein aspergarria izan den azken ikasturte hau. Inor ez gara libratu pandemiak ezarri gaituen markaketa itolarritik eta, are gutxiago, etxeko txikienak. Klubeko ekipo denek sufritu dute, era desberdinetan, koronabirusaren zama, baina norbaitekin gogoratu behar bagara, horiek gaztetxoenak dira.

Argazkia: Egia K. E.

Horregatik, klasetako ikasturtea amaitu eta jarraian, bost eguneko teknifikazio-ikastaroa antolatu dugu, eskubaloiarekin disfrutatzeko. Ez genekien nolako egoera izango genuen, baina gaztetxoekin zorretan geunden, eta horregatik aktibitate hau antolatzea erabaki genuen.

Continue reading

TEILA FABRIKA: EGIA KE-entzako etxe, babes eta aterpe

Denboraldi luzetxo bat isilik eman ondoren, EGIA K E ingurumari guztiei barkamena eskatu nahi diegu. Ez da borondate faltagatik izan, ezta ere, EGIA-KIDEEKIN ahaztu garelako, baizik egoerak absorbatu egin gaituelako. Eta ezer baino lehen, berri pozgarria zabaldu nahi dugu: 2020-21 denboraldian EGIA K E-ak TEILA FABRIKA babesle berria estreinatzen du.

Egia Teila Fabrika, Estatuko 1. Mailako taldea.
Continue reading

Nazioarteko Egia Torneoa datorren urtera atzeratzen da

Koronabirusaren eraginagatik eta arriskuak saihestearren, pena handiz, NAZIOARTEKO EGIA TORNEOA aurten ez egitea eta datorren urtera atzeratzea erabaki dugu. Hau bezalako torneo handi baten eskakizun guztiak asko aztertu ondoren (nazioarteko bidaiak, osasun frogak, harmailatako murrizketak, antolaketako protokoloak, ekitaldiaren osagarriak antolatu ezina: taberna, zozketak, e.a.), 25 urte daraman Torneoa babestu behar genuen,  jarraipena arriskuan jarri gabe, eta arduratsu jokatzearen apustua egin dugu.

2019ko torneoa. Arg.: Larra.

Aldi berean, barkamena eskatu nahi dizuegu urtero, leialtasun osoz, torneora etorri zareten guztioi. Berdin, auzoko eskubaloi zaleei, klub babesleei, bazkideei, jokalariei, gurasoei, elkarteei, e.a. Eta bereziki, urtetan Egia Torneoan parte hartu duten entitate eta ekipo guztiei. Mila esker guztioi!

Espero dugu ulertuko dituzuela sortutako eragozpenak eta ziur gaude datorren urtean, indarberritutako Torneoan, berriro elkar ikusiko dugula.

Ospakizun isila

Eskubaloiaren munduan EGIA K.E. beti izan da nortasun handiko kluba, Egia auzoan errotuta. Auzoaren eragile soziokulturala izanik, jokalari gehienak auzoko eta gertuko gazteak dira, inguruko ikastolekiko kolaborazio estuari esker.

Baina horretaz gain, EGIA K.E. Donostiako kluba ere bada, eta eskubaloia jokatzen dutenei edota eskubaloiarekin gozatzen dutenei ere irekita dago. Horregatik, kluba osatzen duten 17 taldeetan Donostiako auzo guztietako neska mutilak aurki ditzakegu. Donostian eskubaloia lantzen duten 4 klub daudela azpimarratu behar da. Klub hauei esker eskubaloia babestu, bultzatu, landu eta sustatu egiten da gure hirian.

Ildo horretatik, denboraldi honetan EGIA K.E.-aren taldeek lortutako igoerak berri onak dira, ez bakarrik EGIA K.E.-arentzat, baita Donostiako eskubaloi familia osoarentzat ere: emakumezkoetan, Egia Petritegi senior taldeak Euskadiko Txapelketara igotzea lortu du; Euskadiko txapelketan ere egongo dira hurrengo denboraldian Egia Baztarre eta Egia Indaux, jubenil eta kadete mutilak. Berri onen zerrenda Egia Kopidin senior taldeak osatzen du, nazionaleko 1. maila mantentzea lortu baitu.

2019ko bazkari herrikoia

Igoera horiek ezin izan ditugu kantxan ospatu, ezta tradizionala den klubaren bazkari herrikoian ere, urtero klubaren jokalariak, gurasoak, kolaboratzaileak eta lagunak biltzen dituena, 250-etik gorako partaiderekin. Osasun-egoera dela eta, ezin izan dugu antolatu hainbeste maite dugun ekitaldi hori, klub osoaren, baina bereziki igoera lortu duten taldeen omenez.

Hala eta guztiz ere, aprobetxatu nahi dugu gure eskerrik beroenak emateko klubaren babesle guztiei eta auzoko elkarte guztiei. Urtez urte haien laguntza eta babesa eskaini dizkigutelako eta bazkariaren menua dohainik prestatu dutelako. Biba zuek!

Konfinamendutik indartsuago

Koronabirusaren pandemiak kirol guztien gainean inpaktu handia izan du, eskubaloia barne. Txapelketaren momenturik delikatuenean, txapeldunak, igoerak eta jaitsierak definitzen ari zirenean, lehiaketen behin-behineko etenaldia ezarri zen, larrialdi egoeraren ondorioz. Bi hilabete beranduago, jokalarien eta zaleen osasuna babesteko, federakuntzek denboraldia bukatutzat ematea eta etenaldiaren aldiunean zeuden sailkapenak errespetatzea erabaki zuten.

Ez dago jakiterik zein izan zitekeen amaierako sailkapena etenaldirik gabe, baina Egia Eskubaloiaren jarraikitasunak, lehiakortasunak eta ahaleginak saria jaso dute oraingo honetan: seniorretan, Egia Kopidin nazionaleko 1. mailan mantentzea lortu du gizonezkoetan eta emakumezkoetan Egia Petritegi senior taldeak Euskadiko Txapelketara igotzea lortu du lehen aldiz klubaren historian. Are gehiago, Egia Baztarre Taberna eta Egia Indaux taldeak ere, jubenil eta kadete mutilak hurrenez hurren, Euskadiko Txapelketan egongo dira, denboraldiaren hasieran helburu zuten igoera lortu eta gero. Zorionak neska-mutilak!

Hurrengo mezuetan xehetasun gehiago emango ditugu berri hauen inguruan, ilusioa eta baikortasuna txertorik onenak izango baitira erronkaz beterik datorren denboraldiari aurre egiteko.

Petritegira bisitan

Eskubaloiko denboraldiaren bi herenak bete ondoren, eta EGIA PETRITEGI emakumezko taldeak daraman ibilbide bikaina ospatzeko, Petritegi sagardotegia bisitatzera animatu gara. Edozein motibo edo aukera ederra da lagunarteko giroan sagardo goxoa dastatuz Petritegin elkartzeko, are gehiago, horrenbeste ahalegin, esfortzu eta ilusio jarri ondoren emaitzak laguntzen badute.

Halere, emaitzak aitzakia polit bat besterik ez dira izan Petritegi sagardotegiari eskerrak emateko eta une atsegin bat beraiekin konpartitzeko. Benetan oso garrantzitsua da Petritegi bezalako entitateek erakusten duten konpromisoa, hurbiltasuna eta laguntza herritako gazteen kirolarekin eta, batez ere, emakumezkoen kirolarekin. EGIA K. E.-aren ibilbide luzea jende, jokalari, guraso eta entitate askori esker posible izan da eta denei eskertu nahi diegu; baina oraingo honetan Petritegiren laguntza da bereziki eskertu nahi duguna, unerik aproposenean eta egokienean kirolean berdintasunaren aldeko sostengua eman digulako.