EGIA K. E.-ko Gabonetako loteriaren ordainketa 2020ko urtarrilaren 8-tik aurrera egingo da, 23 zenbakiko loteria administrazioan, Egiako Virgen del Carmen 45 helbidean (Donostia).
Zorionak saritu guztiei eta mila esker klubarekin kolaboratzeagatik!
EGIA K. E.-ko Gabonetako loteriaren ordainketa 2020ko urtarrilaren 8-tik aurrera egingo da, 23 zenbakiko loteria administrazioan, Egiako Virgen del Carmen 45 helbidean (Donostia).
Zorionak saritu guztiei eta mila esker klubarekin kolaboratzeagatik!
Eskubaloiko 2019-2020 denboraldia hasi da eta Txapelketa maila guztiak dagoeneko martxan daude. Momentu egokia izan daiteke aurtengo EGIA K. E.-aren aurreikuspenak eta kirol-helburuak errepasatzeko.
Aurtengo denboraldian baikorrak izateko motiboak badaude. Lehenenik eta behin, iazko talde kopuru berdina osatu da, baina jokalarien kopurua dozena bat gehiago da, ia beste talde bat osatzeko aukeran! Azpimarratu nahi dugu ere aurten senior emakumezkoetan bi ekipo osatzea lortu dugula. dira, eta jubeniletan ere bigarren taldea osatzeko zorian geratu garela, klubean nesken pisu espezifikoa gero eta handiagoa dela adieraziz.
Harrobiko taldeetan, klubaren bitxirik preziatuenetariko bat, ere pozik egoteko zenbakiak lortu ditugu. Eskubaloi-eskolan 15 laguneko neska-mutilen taldea osatu da, eta ziurtatu dezakegu goiko kategorietako ekipoek jarraipena badutela eta auzoan eskubaloi-zaletasuna bizirik jarraitzen duela.
Senior gizonezkoetan KOPIDINek, 1º Nazionala mailakoa, nahiz eta balio handiko jokalari batzuk faltan botako dituela (Markel Beltza eta Gurutz Artetxe, besteak beste), iazko 13. postua hobetzea du helburu. Berdin gertatzen da senior gizonezko KOSKO, lurraldeko 2. mailakoa, sailkapeneko lehenengo postuetan mantenduko dela espero dugu, 1. mailara igotzeko lehian. Senior kategorian jarraituz, emakumezkoa PETRITEGI, itxaropentsu egoteko hasiera bikaina izan da. Aurreko bi urtetan sailkapenean bigarren postuan sailkatu ondoren, badirudi, Uxue Ezkurdiaren laguntzarekin, aurtengo urtea eurena izango dela eta Euskal Ligara igotzeko faboritoen artean kokatu da.
Jubenil gizonezkoak ere gerra emateko daude. Klub gutxi izango dira hiru ekipo jubenil dauzkatenak, eta horietatik bi, ENDIKA H. eta BAZTARRE, 1.-7. postuak lehiatzeko taldean dagoeneko sailkatuta daude. Jubenil emakumezkoetan ekipo bakarra dago eta denboraldi txukuna egitea izango dute helburu. Animo neskak!
Kadete neska-mutiletan helburu nagusiak, prestakuntzaz eta hobekuntzaz aparte, ondo pasatzea, kirolaren zaletasuna, adiskidetasuna, e.a. dira helburu nagusiak. Egongo da denbora kirol-helburu handiagoak lehiatzeko. Edonola ere, oso kategoria garrantzitsua da, hurrengo urteetarako oinarriak sendotuko baitira.
Klub gehienetan aurkitzen den gabezietariko bat nabari da EGIA K E-an ere: entrenatzaile trebatuen falta. Zorionez, jokalari zaharragoak, trebatuak eta eskarmentu handikoak arduratzen dira ekipo gazteei irakasten; haien konpromisoari esker aurrera atera ditzakegu aipatutako kirol-helburu guztiak. Aurten bereziki zorionekoak gara David Rodriguez, Bidasoa taldearekin Europako Txapelduna izana, alebin eta infantil kategorietako entrenatzailea izango delako. Gainera, Gorka Letek, Bidasoa taldean ere entrenatzailea izana, jubenil ekipoa hartu du eta Aitor Llenera-rekin batera, 1. nazionaleko entrenatzailea, elkarlanean zuzendu eta formatuko dituzte entrenatzaile gazteagoak.
Gero gerokoak, baina ligako lehenengo partidak ikusi ondoren, baikorrak izateko aitzakiak baditugula dirudi. Aipatutako aurreikuspenak betetzen badira, zoriontsu eta harro egoteko motiboak izanen dira; eta helburuen lorpenik gabe geldituz gero, ere bai, zeren lortzen saiatu direnen satisfazioa eurengan eramango dutelako. Horretaz ziur egon!
(Diario Vasco-n argitaratuko berria. Irakurri berri osoa esteka honetan)
Donostiako Udalak Egia Eskubaloiak antolatzen duen XXV Nazioarteko Eskubaloi Txapelketaren aurkezpena hartu du. Txapelketak hiru eguneko iraupena du eta, bertan, maila handiko emakumeen zein gizonezkoen eskubaloia ikusteko aukera egongo da. (Ikusi esteka honetan txapelketaren egutegi osoa).
Donostiako zinegotzi Mariaje Idoetak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol departamentuko arduradun Kepa Garciak, Egia Eskubaloiko arduradun Xanti Jakak eta Alex Elezgaraik, C.D. Bidasoako presidente Gurutz Aginagaldek, Super Amara Bera Berako arduradun Tati Garmendiak, eta Gipuzkoako Eskubaloi Federazioko presidente Francis Barrosek txapelketaren aurkezpenean parte hartu dute.
Imanol Lizasoainek idatzitako artikulua El Diario Vasco egunkarian (2019/05/21, gazteleraz).
El equipo femenino de la Real no es el único conjunto que ha cuajado una temporada, por lo menos, de sobresaliente. Tras acabar la fase regular del Campeonato Territorial de Gipuzkoa en segunda posición -solo por detrás del Usurbil K.E.-, las egiatarras han estado disputando hasta hace pocos días la fase de ascenso al Campeonato de Euskadi de balonmano, en la que han finalizado segundas, sin opciones de conseguir el ascenso. Se trata de un equipo que durante este año ha estado cosechando los mejores resultados de su corta historia.
Pese a quedarse a las puertas del ascenso con un equipo muy joven, un entrenador de la casa -Mikel Royo, jugador del primer equipo masculino- y jugadoras con una enorme proyección, el equipo sénior femenino buscará seguir con su progresión la temporada que viene, quizás alcanzando ese ascenso que se le ha escapado este año. El gran futuro del equipo femenino del Egia K.E. se ve a simple vista en casos como el de June Ruiz de Gauna, habitual en las convocatorias de la selección de Euskadi de categorías de formación y que, a sus 18 años, ya ha sido una de las referentes del sénior femenino durante una temporada que ya ha finalizado. Hablamos con Mikel Royo, técnico del equipo. «Este es mi segundo año con el femenino y ha habido una evolución y una progresión grande. Desde que empecé, han venido nuevas jugadoras y también han subido varias juveniles. Gracias a ello hemos dado un salto de calidad muy grande. La mayoría de las integrantes del equipo son del propio barrio de Egia y eso ayuda mucho a que haya una comunión increíble en el equipo. Todos se hace más fácil y más llevadero. Este año nos hemos quedado a las puertas del ascenso, siendo segundas de Gipuzkoa en nuestra categoría».
Con las miras puestas ya en la próxima temporada, Royo asegura que «tenemos muchas ilusiones puestas en la próxima campaña. Vamos a contar de nuevo con las jugadoras del juvenil y estoy seguro de que gracias a ellas el equipo subirá un peldaño su nivel».
Egia K.E. eta Petritegi babesle akordioaren berri eman dute eta gaurtik aurrera, Astigarragako sagardotegia Egiako Senior emakumezkoen babeslea bilakatzen da. Datorren denboraldian, Egia Petritegi, bezala izendatua izango den taldea, gaur egun, Gipuzkoako Txapelketan bigarrengo postuan sailkatu ondoren, Euskadi Txapelketako igoera fasea lehiatzen ari da.
Egia klubeko lehendakariak, Hodei Arzak, “Petritegiri eskerrik zintzoenak” ematen dizkio, batez ere, akordio honekin “gure emakumezkoen proiektua sendotzeko urrats bat gehiago da, urtetik urtera jolastokietan eta orokorrean emaitza hobeak eskuratzen ari dira eta klubean pisu gehiago eman nahi diogu”.
Gauzak horrela, Kopidinekin batera -gizonezko lehen ekipoko babeslea eta orain arte emakumezkoena ere-, Petritegi Egia eskubaloiko babesle garrantzizkoena bilakatzen da. Bi enpresa hauei esker eta auzoko beste hainbat komertzio, denda eta hotelaritzako entitateekin egindako hainbat babesle akordioak medio, Egia K.E. beste urte bat gehiago, behintzat, 200 jokalari gutxi gora-behera 16 ekipotan eta 40 entrenadore eta delegatu ateratzeko helburua gauzatuko du.
Aste Santuak ikasturtean sortarazten duen geldialdia aprobetxatuz, Egia K.E.-k teknifikazio ikastaroak antolatu ditu Egia eta Amara auzoko ikastetxetan. Guztiz arrakastatsuak izan dira eta bertan alebin eta gaztetxoen kategorietako 47 neska-mutilek parte hartu dute. Ikastaroa Egia klubeko jokalariek eta kolaboratzaileek eman zuten apirileko 23tik 26arte.
Klubeko zuzendaritzakoek azaltzen duten bezala: Eskubaloiak atxikituak dituen baloreak -lehiakideri errespetua, konstantzia, lana eta noski, dibertsioa- teknifikazio kurtsoak “auzoentzako ekarpen” bat bezala ulertzen da.
Ikastaro hauen arrakastari dagokionez, “Azken finean, klubaren proiektua auzoko hainbat saltoki txikien laguntzari, bazkide eta auzoko boluntariori esker gauzatzen da; beraz, teknifikazio ikastaro hauen bidez gaztetxoei eskubaloia eta kirolaren baloreak sustatuz, auzoak guri ematen digun laguntzaren ordainetan auzoari konpentsatzea da”, Egia K.E.-ko lehendakariak, Hodei Arzak, azaltzen duen bezala.
Egia eskubaloia klubaren web berria prestatzen ari gara. Pozik jasoko ditugu zure ekarpenak web berriaren edukiak hobetzeko.