Ohiko galderak

Eskubaloian jolasten hasi nahi dut, zer egin behar dut?

Gurekin eskubaloian hasi nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan
cdegiabalonmano@gmail.com helbidean edo 943 288 691 telefonoan. Bulegotik ere pasa zaitezke hitz egitera, asteartetan 19:00-20:30 ordutegian.

Urteko kuotak (entrenatzaileak, lizentziak, aseguruak, arbitroak etab. ordaintzeko) hauek dira:

  • Alebinak (2008-2009 jaioak): 110 €
  • Infantilak (2006-2007 jaioak): 185 €
  • Kadeteak, jubenilak eta senior (2006 baino lehen jaioak): 260 €

Izena emateko garaian, hiru paper bete eta sinatu beharko dira: inskripzio orria, gure sare-sozialetan agertzeko baimena eta COVID-19ko arauak betetzeko konpromezua.

Entrenatzeko garaian jokalariei emango zaizkie etxean betetzeko eta sinatzeko. Hala ez bada eta ez baldin badituzue jaso, bidali email bat eta pasako dizkizuegu.

Kuota ordaintzeaz aparte, jokalari guztiek Kirol Txartela behar dute Egiako Polideportiboan entrenatzeko.

Noiz dira entrenamenduak?

2020-2021 denboraldian hauxe da entrenamenduen ordutegia:

Momentuz hau izango da entrenamenduetako ordutegia. Aldaketak baldin badaude, ahalik eta azkarren eguneratuko dugu.

Seniorrak, jubenilak, kadeteak eta infantilak entrenatzen hasi dira, bai neskak eta bai mutilak, alebinak berriz, ez. Federaziokoek zerbait esaten digutenean, hemen aipatuko dugu edo bestela gure korreoan idatzi.

COVID-19a dela eta, nola ikusi ditzakegu partidoak?

Bagaude partido batzuk grabatzen eta gure YouTubeko kanaletik zuzenean botatzen, baina pixkanaka pixkanaka hasi gara eta momentuz seniorren partidoak grabatzen ditugu.

Zuzenean grabatzen ditugun partidoak grabatuak geldituko dira gure YouTubeko kanalean.

Ekipamendua aparte ordaintzen da?

Partidak jolasteko kamisetak eta prakak maileguan erabiltzen dira denboraldian zehar; urrian banatzen dira eta maiatzean jaso. Baldintza egokietan bueltatuz gero, ez da ezer ordaindu behar.

Horretaz aparte, nahi baduzu, taldearen txandal eta motxila eros ditzakezu bulegoan. Erreserba egitean, neurria aukeratuko duzu eta eskatutakoa ordaindu:

  • Sudadera (gorria/beltza): 25 €.
  • Txandal galtza luzeak: 15 €.
  • Motxila: 25 €.

Partidan edo entrenamenduan istripurik edo lesiorik gertatuz gero, zer egin behar dut?

Infantiletan eta kadeteetan ez dago aseguru mediko pribaturik; lesio edo istripuren bat gertatuko balitz, Osakidetzara (larrialdietara edo ohiko kontsultara) joan beharko zenuke.

Jubeniletatik gora, Euskal Eskubaloi Federazioaren bidez aseguru mediko pribatua dago. Larrialdi kasuan, Donostiako Poliklinikara joan behar duzu. Traumatologoarekin ohiko kontsulta eskatzeko, Egiako Quiron zentroan edo Donostiako Polklinikan zita eskatu behar duzu. Kasu guztietan jokalariaren NAN eta lizentzia eramatea derrigorrezkoa da.

Zalantzarik baduzu, esteka honetan aseguruari buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

Zeintzuk dira eskubaloiaren eta lehiaketa desberdinen arauak? Kurtsorik ba al dago entrenatzailea edota epailea izateko?

Arauei eta kurtsoei buruzko informaziorik gaurkotuena Federazio desberdinen web orrialdeetan aurkituko duzu: