Ezagutu kluba

Misioa eta baloreak

Egia Eskubaloia Kirol Elkartea irabazi-asmorik gabeko entitatea da, eskubaloia sustatzen duena eta kirol hezkuntza lantzen duena, txapelketetan parte hartuz, ikastetxetan kirol honen funtsezko hedapena garatuz, eta eskubaloiaren praktikarekin erlazionatzen diren jarduerak bultzatuz.

Proiektu honetan parte hartzen dugun pertsona guztiok, besteak beste, zuzendariak, teknikoak, familiak, eta zaleak, balore hauek partekatzen ditugu: errespetua, konpromisoa, talde-lana, solidaritatea, berdintasuna, parte hartzea eta integrazioa.

Egia Eskubaloia taldea 1965ean jaio zen eta 1967an eta 1968an Kopako txapeldun ordea izan zen. Tamalez, urte loriatsu horiek ez zuten saihestu taldea desagertzea urte batzuetan zehar. Taldea 1995ean berpiztu zen, Egiako polikiroldegia irekitzearekin batera,  auzoko eskubaloi jokalari gazteei aukera berriak eskaintzeko asmoarekin. Egin klik esteka honetan klubaren historia hobetu ezagutu nahi baduzu.

Kluba denboraldi honetan

Aurtengoe denboraldian hauek dira Egia eskubaloiaren zenbakiak:

  • 15 talde eta 215 jokalari.
  • 23 entrenatzaile eta 35 delegatu.
  • 300 bazkide eta laguntzailetik gora.
  • 33 enpresa klubari eta bere taldeei babesa ematen.

Hau guzti hau posible da gure bazkideei, laguntzaileei eta babesleei esker. Hemendik ere bidali nahi dizkiegu gure eskerrik handienak.

Klubarekin kolaboratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Guztion laguntza, handia zein txikia, ezinbestekoa izango dugu datorren denboraldia aurrera ateratzeko.

Ekitaldien egutegia

Urtean zehar Egia Eskubaloiak hainbat ekitaldi antolatzen ditu eskubaloia eta kirola bultzatzeko. Hauek dituzue aipagarrienak, animatu parte hartzera!

  • Abuztua:
    • Egiako Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa
  • Iraila:
    • Entrenamenduen hasiera, jokalari berrien harrera.
    • Denboraldi hasieraren gurasoekiko bilera.
  • Azaroa:
    • Garagardo feria.
  • Abendua:
    • Santo Tomas feriako postua.
  • Ekaina:
    • Denboraldi amaieraren gurasoekiko bilera.
    • Klubaren eguna, denboraldi amaierako bazkari herrikoia.