Egia K. E. klub eguna ospatzeko Plaza Haundi beteta.

Egia Eskubaloiko egutegian klub eguneko herri bazkaria klasiko bat bilakatu da, denboraldiari amaiera emateko eta giro ederrean disfrutatzeko ez baitago ekitaldi hobeagorik: berrehun lagun, musikaz alaituta, maila guztietako taldekideak, auzoko eta entitateko partaide ezberdinek elkarrekin mahaiaren bueltan elkarturik. Partidu askoren nekeak arintzeko eta ongi merezitako oporrak hartzeko balio izan du ekitaldiak.

Asko disfrutatzeaz gain, azpimarratzekoa da klub egunak zenbateko balioa, garrantzia, ekarpena, e.a. ematen dion Egia K. E. bezalako entitate bati: 16 talde izanik, auzo, adin, eta maila ezberdinetako jendearen artean elkar ezagutzeko, konfiantza hartzeko eta jendearen kohesioa lortzeko laguntzen du horrelako eguna ospatzeak.

Bada beste arlo bat, auzotarrak kontuan hartzekoa, eta horrelako egunak bistaratzen duena: auzoko elkarbizitza.  Eskubaloia, kirola praktikatzeaz batera, aisialdia, lagunartea, gizarte bizitza ere bada, eta akademia hutsa ez den heinean, gizartea hurbil sentitu arazten baitu. Horrela ikus daiteke taldearen izaera jolastokietatik haratago doala, hiritasuna partekatuz eta ekipo bat garela sentituz.

Horrelako ekitaldi bat ez da gauzatzen hainbat eta hainbat gizaseme eskuzabalak egongo ez balira. Aurretik aipamen berezia eta eskerrik beroenak auzoko Ur Zaleak, Donosti Gain eta Arrano elkarteei ematen diguten laguntza paregabeagatik. Urtero bazkaria prestatzen dutelako, euren sukaldeak, janari menuak, e.a.. Kostuak, lan orduak, lanketa muxu truk ematen dutelako. Gauza bera beste guraso, jokalari, bazkide eta tropa guztiei egun hau ospatzeko prestaketa lanetan jardun dutelako.

Denboraldia amaitu da eta, atzera bezala, aurrera begiratzeko ordua da. Atzera begiratu ezkero, bistan da denboraldi polita izan dela, kostata bada ere, orokorrean mailari eutsi izan dela eta oinarriak sendo daudela. Berriz aurrera begira, Egia Klub eguneko giroa lekuko, hurrengo denboraldia ilusioz beteta hasteko motibo garbiak badaude: taldeak jokalari ugariz hornituta, gazteak jarraipena ziurtatuta, oinarri sendoak eta konfiantzak ematen duen gogoaren indarra.

Amaitzeko, eskerrik beroenak parte hartu duten guztiei, jarri duten giro aproposagatik, eta ezin egon direnei ere berdin, partaide berdinak direnez datorren urtean elkar ikusiko garelako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude